Emakumeen Txokoko aholkularitza juridikoa, berriro martxan

Maialen Etxaniz 2022ko ira. 5a, 11:39

Ostegunetan, bi astean behin, 16:00etatik 19:00etara eskaintzen dute aholkularitza juridikoa Emakumeen Txokoan, baina ezinbestekoa da aurrez hitzordua hartzea. Zerbitzuaren helburua da emakumeak ahalduntzea eta haiei arlo juridikoko zalantzak argitzea ikuspuntu feministatik. 

Ikasturte berriarekin batera martxan da Emakumeen Txokoko aholkularitza juridikoa jasotzeko zerbitzua. Besteak beste, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalen, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazken eta mantenu pentsioen ordainketa ezaren zein laguntza sozialen inguruko auzien gaineko aholkuak eskaintzen dituzten bertan. "Modu konfidentzialean, doan eta ikuspegi feministatik landuta" eskaini ohi dute zerbitzua. 

Ostegunetan, bi astean behin, 16:00etatik 19:00etara eskaintzen dute aholkularitza juridikoa Emakumeen Txokoan, eta ezinbestekoa da aurrez txanda hartzea. Interesa dutenek  688 75 10 00 telefonora deituta har dezakete hitzordua.