Omenaldia jaso dute Juan Ezenarrok eta Maria Luis Alberdik

Nerea Uranga 2022ko ira. 4a, 15:52
Juan Ezenarro artzaina eta Maria Luisa Alberdi gaztagilea, gaur, Legazpiko Gipuzkoako Artzain Egunean. (Argazkia: utzitakoa)

Gipuzkoako Artzain Egunean jaso dute aitorpena Azpeitiko Berastegi baserriko eta Xoxote gaztandegiko artzainak eta gaztagileak.

Gipuzkoako Artzain Eguneko ekitaldiak dituzte gaur, igandea, Legazpin. 13:00etan egin duten Gipuzkoako artzainen omenaldian Azpeitiko Berastegi baserriko eta Xoxote gaztandegiko Juan Ezenarro eta Maria Luisa Alberdi senar-emazteak omendu dituzte. Haiekin batera aitortza jaso dute Xexilio Goñi artzain gipuzkoarrak eta Amerikan artzain ibilitako Tomas Ibarrak eta Luzio Irisarrik.