Hondakin komertzialen bilketan aldaketak izango dira asteartean eta ostiralean

Ihintza Elustondo 2022ko ira. 4a, 08:30

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, datorren asteartean eta ostiralean 10:00etarako atera beharko dira hondakin komertzialak.

Datorren astean bi jaiegun izango dira; hain zuzen ere, asteartea –irailak 6– eta ostirala –irailak 9–. Urola Erdiko Mankomunitateak iragarri duenez, bi egun horietan aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketan. Zehazki, ordutegia aurreratuko dute, eta 10:00etarako atera beharko dira hondakin komertzialak.