Sarean hiru hitzaldi eskainiko ditu KZguneak irailean zehar

Ihintza Elustondo 2022ko ira. 3a, 08:30
Azpeitiko KZgunea. (Anartz Izagirre)

Irailean hiru hitzaldi izango dira euskaraz, eta Youtubeko KZguneaTIC kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira horiek, doan eta nahieran.

KZguneak zuzeneko hiru hitzaldi eskainiko ditu sarean irailean zehar, eta horien berri eman du. Youtubeko KZguneaTIC kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira horiek, aurrez izenik eman beharrik gabe. Saio guztiak IKTei buruzkoak izango dira, eta 30 minutuko iraupena izango dute. Gainera, hitzaldia zuzenean jarraitu ezin dutenek saioak ondoren ikusteko aukera ere izango dute, grabatu egingo baitituzte guztiak.

Hona hemen euskarazko zuzeneko hitzaldien uztaileko egitaraua:

  • Irailak 13, 19:00etan. Begiratu lurrari inoiz ez bezala. Google earth eta Google voyager.
  • Irailak 20, 12:00etan. Hartu oharrak gailuarekin. Oharpen aplikazioak.
  • Irailak 27, 19:00etan. Metabersoa. Zer da eta zer eskaintzen digu?