Gaurtik hasi eta hilaren 15era bitartean egin ahal izango da matrikula Helduen Eskola Publikoan

Anartz Izagirre 2022ko ira. 2a, 12:50
Perretxiko bezala ezagutzen den eraikinean dago kokatuta Helduen Eskola.

Askotariko eskaintza izango da 2022-2023 ikasturtean. Hain zuzen ere, DBHko titulua lortzeko ikastaroa, euskara, ingeleseko lehen maila, irakurketa zein idazketa garapena, atzerritarrentzako espainiera eta Espainiako nazionalitatea lortzeko azterketarako prestakuntza eskainiko dituzte datorren ikasturtean.

Laster hasiko dute 2022-2023 ikasturtea Azpeitiko Helduen Eskola Publikoan, eta matrikula egiteko aukera izango da gaurtik hasi eta irailaren 15era bitartean. Izena emateko 943-85 03 99 telefonora deitu edo 012760aa@hezkuntza.net helbide elektronikora idatzi dezakete interesdunek. Era berean, izena emateko aukera izango da Azpeitiko HEPen ere (Jose Artetxe kaleko 2. zenbakian, Perretxiko eraikinean), 10:00etatik 13:00etara.

Datorren ikasturtean honakoak izango dira eskainiko dituzten ikastaroak: DBHko titulua lortzeko ikastaroa, euskara, ingeleseko lehen maila, irakurketa zein idazketa garapena, atzerritarrentzako espainiera eta Espainiako nazionalitatea lortzeko azterketarako prestakuntza.