Bilbora egunpasa antolatu du Baigerak irailaren 22rako

Mailo Oiarzabal 2022ko abu. 29a, 15:11
Bilboko Itsasmuseuma. (Wikipedia)

Besteak beste, Bizkaiko hiriburuko Itsasmuseuma bisitatuko dute Azpeitiko jubilatu eta pentsiodunek, eta Artxandan bazkalduko dute.

Udako oporraldiaren osteko lehen txangoa prest du Baigera Azpeitiko jubilatu eta pentsiodunen elkarteak. Irailaren 22an, osteguna, Bilbora joango dira Baigerakoak, egunpasa.

Egun horretan, 08:30ean irtengo dira Azpeititik, San Martin egoitzaren ataritik. Bilbon, Itsasmuseuma bisitatuko dute 11:00etatik aurrera. Bazkaltzeko, berriz, Artxandara igoko dira, Txakoli jatetxera, hain zuzen ere.

Bilboko egunpasan parte hartu nahi dutenek Baigeraren bulegoan eman behar dute izena, 35 euroren truke.