Lagun Onakek irabazi du Ugaitz Kerejetaren oroimenezko II. torneoa, penaltietan

Nerea Uranga 2022ko abu. 27a, 14:24

Gaur goizean jokatu dute Lagun Onakek, Reala Ck eta Beasainek Ugaitz Kerejetaren Oroimenezko Bigarren Futbol Txapelketa Garmendipe futbol zeialan.

Ugaitz Kerejetaren Oroimenezko Bigarren Futbol Txapelketa jokatu dute gaur goizean Garmendipe futbol zelaian. Lagun Onakeko gizonen talde nagusiaz gainera, Reala C eta Beasain aritu dira nor baino nor. Hiru partida jokatu dituzte, eta hiruretan husna egin dute. Horregatik, penaltietan erabaki da garaikurra, eta etxean gelditu da. 10:00etan hasi da lehen partida, Lagun Onaken eta Beasainen artekoa. Bigarrena, 11:00etan hasita jokatu dute Reala Ck eta Beasainek. Hirugarrena, berriz, 12:00etan hasita izan da Lagun Onaken eta Reala Cren artean. Partidak 45 minutukoak izan dira.

Ugaitz Kerejeta zenaren amaren eskutik jaso du txapelketako garaikurra Xabi Gereta Lagun Onakeko kapitainak. Segidan, Kerejetaren gurasoek eta anai-arrebek Lagun Onak futbol klubaren, Realaren eta Beasainen ordezkarien eskutik lorak eta oroigarriak jaso dituzte.