Irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo ditu udalak Arana kaleko 12 eta 17 zenbakien artean

Nerea Uranga 2022ko abu. 23a, 10:23
Arana kaleko 12 eta 17 portalen artean egingo dituzte obrak. (Argazkia: Azpeitiko Udala)

Irisgarritasun hobea izateko lanak egiten ari da Azpeitiko Udala herriko gune desberdinetan. Lan horien barruan, Arana kalearen zati batean egingo ditu obrak orain.

Arana kaleko 12 eta 17 zenbakidun etxebizitzen arteko gunean obrak hasiko ditu Azpeitiko Udalak, eremu horretako irisgarritasuna hobetzeko. Lan horiek lehiaketa publikora atera zituen erakundeak, eta Art eraikuntza enpresak irabazi du hori. Irisgarritasuna hobetzeko obrak hiru hilabeteko epean egingo dituzte, eta horretarako 130.403 euroko inbertsioa egingo du udalak.

Herri gune desberdinetan irisgarritasun hobea izateko lanean ari da udala, eta Arana kalekoak horien barruko lanak dira.