Mirari Uriak 18 zenbakidun dortsala izango du Realeko emakumeen lehen taldean

Julene Frantzesena 2022ko abu. 16a, 15:58
Mirari Uria futbolaria. (Reala)

Ez da lehen taldearekin ariko den lehen denboraldia aurrelariarentzat, baina bai talde nagusian bere zenbakia izango duen aurreneko aldia. Aurreko sasoian ere hainbat partida jokatu zituen Uriak Realeko emakumeen lehen taldearekin. Egunotan Munduko Txapelketa ari da jokatzen, 20 urtez azpikoen Espainiako selekzioarekin.

Mirari Uria futbolari azpeitiarrak Realeko emakumeen lehen taldeko 18 zenbakidun dortsala izango du datorren denboraldian. Ez da lehen taldearekin ariko den lehen denboraldia aurrelariarentzat, baina bai talde nagusian bere zenbakia izango duen aurreneko aldia. Aurreko sasoian ere hainbat partida jokatu zituen Uriak Realeko emakumeen lehen taldearekin, eta izugarrizko lana egin zuten jokalariek; Lehen Mailako ligan bigarren sailkatuta, Txapeldunen Ligan aritzeko txartela lortu zuen.

Egunotan Munduko Txapelketa ari da jokatzen Uria 20 urtez azpikoen Espainiako selekzioarekin Costa Rican. Gaur jokatuko dute taldekako faseko hirugarren partida, Australiako selekzioaren kontra. Gainera, 19 urtez azpikoen Espainiako selekzioarekin aritu zen azpeitiarra uztailean Europako Txapelketan, eta irabazi egin zuten lehia hura.