Sokamutilek ezin izan dute goiaztarren kontrako desafioa irabazi

Julene Frantzesena 2022ko abu. 16a, 09:50
Desafioko eta herri kirol jaialdiko kideak Goiatzen. (Ataria.eus)

Goiazko gazteek eta Azpeitiko sokamutilek desafioa jokatu zuten arratsaldean, eta etxean gelditu zen garaipena. Izan ere, trontzan, ingudearekin, txingetan, korrika eta lokotx biltzen hobeto moldatu ziren goiaztarrak.

Festetako azken eguna izan zen atzo Goiatzen, eta herri kirol erakustaldia eta erronka izan ziren, besteak beste, eguneko protagonistak. Goiazko gazteek eta Azpeitiko sokamutilek desafioa jokatu zuten arratsaldean, eta etxean gelditu zen garaipena. Izan ere, trontzan, ingudearekin, txingetan, korrika eta lokotx biltzen hobeto moldatu ziren goiaztarrak.

Kirol horietan aritu ondoren, laguntzaile bereziak izan zituzten bi taldeek; aurretik aizkora erakustaldia egin zuten Otaegi eta Errazkin batu zitzaizkien taldera –goiaztarrekin aritu zen Otaegi, eta azpeitiarrekin, Errazkin–. Haiek harri jasotzen aritu behar izan zuten, eta saioa bukatzeko, taldekide guztiek korrika egin behar izan zuten plazan. Lehia estua izanagatik, goiaztarrak izan ziren nagusi atzoko erronkan.

Ataria.eus webgunean ikus daitezke atzoko erronkako irudiak.