Oier Alkortak Debako Pala Txapelketa irabazi du

Julene Frantzesena 2022ko abu. 15a, 09:45
Necol eta Alkorta Debako frontoian.

Necol frantziarra bikote duela irabazi du Debako txapelketa azpeitiarrak. Herenegun jokatutako finala 3 eta 1 irabazi zuten horiek, Maldonadoren eta Ibai Perezen kontra.

Oier Alkorta pilotari azpeitiarrak Debako Pala Txapelketa irabazi berri du, Necol frantziarra bikote duela. Herenegun jokatu zuten horiek finala Deban, Maldonadoren eta Ibai Perezen aurka, eta 3 eta 1 nagusitu ziren. Horrenbestez, Alkortarentzat eta Necolentzat izan zen abuztuaren 6an hasita jokatu duten txapelketako garaikurra. Orotara, lau bikote aritu dira lehian txapelketan.