134 urteko Zugastieta lokomotora, martxan

Julene Frantzesena 2022ko abu. 15a, 08:44
Zugastieta lokomotora atzo Burdinbidearen Euskal Museoan. (Euskotren)

Atzo bete ziren 134 urte Zugastieta izeneko lokomotora martxan jarri zutela eta Amorebieta eta Gernika artean zerbitzua eskaini zuela. Azpeitia eta Lasao artean lokomotora horri kateatutako trenean ibili ziren hainbat bisitari atzokoan.

Uda sasoia dela eta, egunez egun hainbat joan-etorri ari dira egiten lurrun trenak Azpeitia eta Lasao artean. Atzo, gainera, Zugastieta izeneko lokomotora ere martxan jarri zuten. Izan ere, hura martxan jarri zutela eta Amorebieta eta Gernika artean zerbitzua eskaini zuela 134 urte bete ziren atzokoan. Urtemuga tarteko, hainbat bidaiarik izan zuten lokomotora hori kateatuta zuen trenean ibiltzeko aukera.