Donostiako Aste Nagusia dela eta, autobus zerbitzu berezia izango da

Julene Frantzesena 2022ko abu. 12a, 08:55

Bihartik hilaren 20ra bitartean Azkoititik 23:45ean ere aterako da Donostiarako autobus bat –Azpeitian eta Zestoan egingo ditu geldialdiak–, eta Donostiatik Azkoitira 01:05ean ere bai. 21:30etik aurrerako autobus zerbitzuak ez dira geldituko hiriko Askatasunaren hiribidean.

Aste Nagusia dela eta, bihartik hilaren 20ra bitartean gaueko autobus zerbitzu bat gehiago izango da Azkoitia eta Donostia artean. Azkoititik 23:45ean aterako da azken autobusa –Azpeitian eta Zestoan geldialdiak eginda, 00:55ean iritsiko da Donostiara–, eta Donostiatik, berriz, 01:05ean –Zestoan eta Azpeitian geldialdiak eginda, 02:15ean iritsiko da Azkoitira.

Gainera, aste guztian zehar, 21:30ean itxi egingo Donostiako Askatasunaren hiribidea, eta beraz, geraleku aldaketak izango dira ordu horretatik atzerako autobus zerbitzuetan: Azkoititik 20:45ean abiatzen denetik atzerakoetan eta Donostiatik 22:05ean abiatzen denetik atzerakoetan. Horrenbestez, Azkoititik irteten duten zerbitzuek Urbieta kaleko 26. zenbakian izango dute geltokia, eta Donostiatik ateratzen direnek, San Martin kaleko 54. zenbakian.