Gaueko autobus zerbitzu bereziak izango dira andremarietan

Lurraldebusen autobus bat.

Azkoitia eta Zumaia artean eskainiko ditu zerbitzu bereziak Lurraldebusek. Hain zuzen ere, abuztuaren 14an, 15ean, 16an eta 18an hainbat bidaia egingo dituzte autobusek Azkoitia eta Azpeitia artean, eta horietako batzuk Zestoara eta Zumaiara ere joango dira.

Andremariak direla eta, gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusek Azkoitia eta Zumaia artean. Hain zuzen ere, gauerditik aurrera eta goizaldera arte ia orduro izango dira autobusak Azkoitia eta Azpeitia artean, eta horietako batzuk Zestoara eta Zumaiara ere joango dira. Abuztuaren 14an, 15ean, 16an eta 18an eskainiko dituzte gaueko zerbitzu bereziak.

Hona hemen gaueko autobusen ordutegiak:

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide