Azpeitiko crossfit zentroko kide hainbatek emaitza ezin hobeak lortu dituzte Cierzo Fitness Challenge proban

Julene Frantzesena 2022ko abu. 8a, 13:07
Zaragozan lehiatu diren Azpeitiko crossfit zentroko kideak.

Azpeitiko crossfit zentroko hiru talde aritu ziren lehian, eta horiek podiumera igotzea lortu zuten: talde batek lehen postua eskuratu zuen erdi mailako (Intermedio izenekoa) lehian, beste batek bigarrena, eta hirugarren taldeak RX mailan egin zuen bigarren.

Azpeitiko Crossfit zentroko hainbat kidek emaitza ezin hobeak lortu dituzte asteburuan Zaragozan izan den Cierzo Fitness Challenge txapelketan. Hamabi kirolarik parte hartu zuten taldekako lehietan, eta erdi mailako (Intermedio izenekoa) txapelketan lehen postuan sailkatu ziren Ander Pablos eta Ander Matas azkoitiarrak, Nestor Hernandez tolosarra eta Lierni Osa zarauztarra.

Maila bereko bigarren postua ere Azpeitiko talde batentzat izan zen; hain zuzen ere, Unai Zubizarreta eta Jakes Gurrutxaga azpeitiarrek nahiz Jon Zuloaga eta Ane Illarramendi azkoitiarrek osatutako taldearentzat izan zen podiumeko bigarren lekua.

RX mailan, erdi maila baino bat goragokoan, ere izan zen Azpeitiko crossfit zentroko ordezkaritza, eta lan ezin hobea egin zuten horiek ere; izan ere, Joanes Otamendi, Aitzol Galarraga eta Ander Arteaga azpeitiarrek zein Erika Sanchez zarauztarrak bigarren postua eskuratu zuten.