Nagore Gurrutxaga: "Boluntariotza modu oso ona da herrialde bat barrutik ezagutzeko"

Mireia Galarza Bastida eta Urtzi Oteiza 2022ko abu. 19a, 22:00

Flores de Kiskeya gobernuz kanpoko erakundean boluntario lanetan jarduten du Nagore Gurrutxaga azpeitiarrak, eta iazko uztaila Haitin igaro zuen. Espero baino errealitate latzagoa topatu zuen han, baina ikasketa bikaina izan zela dio.