Azpeitiarren doinuak

Patxi Altzibarren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2022ko abu. 24a, 11:02
Patxi Altzibar.

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, udako oporraldiaren bueltan, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jasotzen ari da Uztarria. Hau da Patxi Altzibar Baigera elkartearen zuzendaritza batzordeko presidenteak osatu duen zerrenda.

  • Gure bide galduak (Benito Lertxundi)

"Kantu honek nire gaztaroko lehen kezkak gogorarazten dizkit, batez ere, haiek zer garai ziren kontuan hartuta".

  • Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak (Mikel Laboa)

"Kanta hau ere gogoko dut, Mikel Laboaren kanta gehienak bezala".

  • Kanpo (Errobi)

"Hauek ere aro bat markatu zuten nire bizitzan, beren esanahi handiko letrengatik zein musikarengatik".

  • Lau teilatu (Itoiz)

"Itoiz beste talde mitikoetako bat da niretzat, baita nahi baino azkarrago desegin zena ere".

  • Astoarena (Oskorri)

"Oskorri erreferenteak izan ziren niretzat, beren errepertorio handiko kanta askorengatik, eta gainera, oso ondo pasatzen nuelako haien kontzertuetan".