Zozketa eginda itxi du Uztarriak festetako tonbola

Erredakzioa 2022ko abu. 2a, 09:45
Uztarriaren tonbola, San Inazio bezperako arratsaldean. (Andoni Elduaien)

Hiru sari zozkatu dira: ordenagailu eramangarri bat, eta asteburuko bi egonaldi. Saritutako zenbakiak dituztenek abuztuaren 29tik irailaren 15era arte jaso dezakete saria; tarte horretan lehen zenbakien jabeak agertzen ez badira, ordezko zenbakien jabeek irailaren 16tik 30era arte izango dute saria eskatzeko aukera. Bestalde, tonbolako bestelako sariak jasotzeko dituztenek abuztuaren 29tik irailaren 15era arte jaso ditzakete, Uztarriaren egoitzan.

Atzo itxi zuen Uztarriak Santio eta San Inazio jaietarako Erdikaleko 2. zenbakian jarri duen tonbola. Bi urteko etenaren ostean, harrera ezinhobea izan du beste behin Uztarriaren festetako tonbolak. Eskerrik asko parte hartu duten herritar guztiei!

Ohi bezala, zozketa egin ondoren itxi zen tonbola. Hiru sari hauek zozkatu ditu Uztarriak aurten: ordenagailu eramangarri bat, eta asteburuko bi egonaldi. Hauek dira saritutako zenbakiak:

1. saria: Ordenagailu eramangarria

  • Saritutako zenbakia: 22183.
  • Ordezko zenbakia: 01181.

2. saria: Asteburuko egonaldia, Halcon Bidaiak-en eskutik

  • Saritutako zenbakia: 01202.
  • Ordezko zenbakia: 12939.

3. saria: Asteburuko egonaldia, Eroski Bidaiak-en eskutik

  • Saritutako zenbakia: 13405.
  • Ordezko zenbakia: 08645.

Saritutako zenbakiak dituztenek abuztuaren 29tik irailaren 15era arte jaso dezakete saria; tarte horretan lehen zenbakien jabeak agertzen ez badira, ordezko zenbakien jabeek irailaren 16tik 30era arte izango dute saria eskatzeko aukera. Bestalde, tonbolako bestelako sariak jasotzeko dituztenek, abuztuaren 29tik irailaren 15era arte jaso ditzakete, Uztarriaren egoitzan, Soreasuko Dinamoa eraikinean.

Zalantzaren bat izanez gero, 943-15 035 da Uztarriaren bulegoko telefono zenbakia. Abuztuaren 29tik aurrera dei daiteke bertara.