François Espinasse organo jotzaileak Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertua eskainiko du bihar Loiolan

Andoni Elduaien 2022ko abu. 2a, 09:00
François Espinasse organo jotzailea. (Association Valeran-de-Heman)

Basilikako organoan joko du Espinassek, eta 20:00etan hasiko da emanaldia. Sarrera doakoa izango da kontzertua bertatik bertara jarraitu nahi dutenentzat. Organo jotzaileak nazioarte mailako hainbat sari eskuratu ditu azken hamarkadetan.

François Espinasse organo jotzaileak 83. Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruko kontzertua eskainiko du bihar, asteazkena, Loiolako basilikan. Biharko emanaldian Cesar Frank, Gabriel Faure, Valery Aubertin, Marcel Dupre, Luis Vierne eta Charles Tournemire konpositoreen abestiak eskainiko ditu Espinassek. 20:00etan hasiko da organo jotzailearen kontzertua, eta sarrera doakoa izango da. 

Tolosan (Okzitania) jaio zen Espinasse duela 61 urte. Kontserbatorio Nazionalean ikasi zuen musika, eta Xavier Darasseren eskolan organoko lehen saria irabazi zuen 1980. urtean. Hurrengo urtean bere ikasketak perfekzionatu zituen Andrr Isoirekin, eta Tolosako 1986ko nahiz 1988ko Japoniako Tokio-Musashino nazioarteko organo lehiaketak irabazi zituen.

Parisko Saint Severin elizako organoaren titularretako bat da, Espinasse baita Lyoneko Musika Kontserbatorio Nazionaleko organo irakaslea nahiz Monumentu Historikoen Goi Batzordeko kidea ere. 2010ean, berriz, Chateau de Versailleseko Chapelle Royaleko organista titular par quartiers izendatu zuten. Hogei herrialde baino gehiagotan eskaini dituzte Espinassek kontzertuak, eta irakasle lanak ere egin ditu beste zenbait lekutan. Horren adibide, sarritan gonbidatu izan dute nazioarteko organo lehiaketetara, Donostiara kasu. Chartreseko Lehiaketako batzorde artistikoko kidea da Espinasse, eta sorkuntza garaikidearen zaleak maiz kolaboratzen du Amy, Farago, Jolas, Hurel eta Foccroulle bezalako konpositoreekin, haien obrak estreinatuz.

Hona hemen egitaraua osorik:

  • Cesar Franck (1822-1890)
    • 2. korala
  • Gabriel Faure (1845-1924) (Transcripción: André Isoir)
    • 11. Nocturne pianorako
  • Valery Aubertin (1970)
    • 2. sonata
    • Labyrinthe
    • Souterrain
  • Marcel Dupre (1886-1971)
    • Cortège et litanie
  • Louis Vierne (1870-1937)
    • 4. sinfoniako erromantza
  • Charles Tournemire (1870-1939)
    • Paraphrase-Carillon de l'office de l'assomption