Askotariko ekintzak, saninazioen bigarren arratsaldean

Andoni Elduaien 2022ko uzt. 31a, 19:46

Goizaren ondoren, askotariko ekintzak izan dira San Inazio eguneko arratsaldean. Zezen plazan, saninazioetako bigarren zezenketa egin dute. Herriko plazan, berriz, Tio Teronen Semeak taldeak dantza emanaldia eskaini du, eta Done Jakuen zezen txikiak izan dira. Arratsaldeak aurrera egin duen bezala, Oria txaranga herriko kaleak girotzen aritu da, baita Elektrotxufla taldea ere.

San Inazio egunak aurrera jarraitzen du, eta goizak utzitakoaren ondoren, arratsaldean ere kaleetan jai giroa piztu dute herritarrek. Plaza nagusian Tio Teronen Semak taldearen dantza emanaldia izan da, eta haien bueltan jarrita, plaza bete dute herritarrek. Emanaldi bizia eta alaia eskaini dute dantzariek, eta haiek ikusten zeuden zenbat herritar ere atera dituzte beraiekin dantza egitera. Umorea eta dantza, izan euskal dantza zein garaikidea, ezin hobeto uztartu dituzte.

Dantza emanaldiarekin batera hasi da zezen plazan saninazioetako bigarren zezenketa. Zezen plazara bidean, aurrez zaldizkoek herriko kaleak zeharkatu dituzte kalejiran Azpeitiko Udal Musika Bandarekin batera. Zezen plazarako bidearen bi bazterrak eta zezen plaza bera leporaino bete dira gaur. Murteira Grave ganadutegiko zezenak toreatu dituzte Antonio Ferrera, Juan Leal eta Joaquin Galdos toreatzaileek. Zezen plazaren atarian, berriz, dozenaka lagunek zezenketen kontrako protesta egin dute gaur ere Oinatz elkarte animalistak deituta.

Ordu honetan –20:15–, Oria txaranga herriko kaleak alaitzen ari da, baita Elektrotxufla taldea ere; azken horiek Alde Zaharrean bueltaka ibiliko da. Festak, baina bihar goizaldeko ordu txikietara arte jarraituko du; izan ere, gauean kontzertuak, pilota partidak eta su festak izango dira Azpeitian. Hona hemen gaurko eta datozen egunetarako egitaraua osorik:

22:00. Ithaka taldearen kontzertua, txosnagunean.

22:00. Amak taldearen kontzertua, Olazko Andre Mariaren plazan.

22:30. Eskuzko pilota partidak, Izarraitz pilotalekuan.

23:00. Su festa, Pirotecnia Caballerren eskutik, Izarraizko Atea parkean.

23:30. Los Chicos del Maiz taldearen kontzertua plazan.

00:30. Ezpalak eta Ukabil taldeen kontzertuak txosnagunean.

Abuztuak 1, astelehena: San Inazio bigarrena

09:00. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren, Eltziegoko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.

10:10. Udal ordezkariak parrokiara joango dira.

10:30. Prozesioa Alde Zaharrean.

11:00. Meza, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Julian Barrenetxea abesbatzak, Azketa ahots taldeak eta Parrokiako koruak parte hartuko dute, eta Ignacio Arakistain izango da organista.

12:00. XI. Bakailao Txapelketa, plazan.

12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera (Zelai Luze ganadutegia), Zezen Beltz taldeak antolatuta.

12:30. Arratsaldeko zezenketarako zezenen aukeraketa, zezen plazan.

15:00. Bakailao jana, Azoka Plazan.

18:00. Zezen txikiekin jolasak (Zelai Luze ganadutegia), Done Jakue kalean, Zezen Beltzek antolatuta.

18:30. Zezenketa, zezen plazan. La Palmosilla ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte Morante de la Pueblak, Daniel Luquek eta Carreterok.

18:30. Gora bihotzak ikuskizuna, plazan.

19:00. Los Pasai txaranga kalez kale.

21:30. Ziakhus & Durum Solo Karne taldearen kontzertua txosnagunean.

22:00-01:00. Oihan Vega DJaren emanaldia, plazan.

22:00. Puro Relajo taldearen emanaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.

22:00. Onki-xin taldearen kontzertua, plazan.

23:30. Asian Dub Foundation taldearen kontzertua, plazan.

01:00. J. Martina eta Maixa eta Malakias taldeen kontzertuak, txosnagunean.

Abuztuak 2, asteartea: San Inazio hirugarrena

06:00. Incansables txaranga, kalez kale.

07:00. Gaupaseroen argazkia, plazan.

Ondoren, zumba emanaldia.

07:30. Bigantxak (Marques de Saka ganadutegia), Done Jakue kalean.

08:30. Suziriekin bukatuko dira festak.