Arrosa koloreko festan murgilduta jarraitzen du herriak

Anartz Izagirre eta Andoni Elduaien 2022ko uzt. 30a, 21:03

Bi urtean gaur bezala ospatu gabe egon ondoren, azpeitiarrek arrosa kolorez jantzi dituzte gaur herriko kaleak. Goizean jaurti dute saninazioei hasiera emateko txupinazoa, eta herritarrek kaleak arrosa kolorez bete dituzte. Eguerdian, ehunka lagun elkartu dira Marea Arroxak antolatutako herri bazkarian, eta arratsaldean ere jendetza elkartu da herriko puntu desberdinetan antolatutako ekintzetan.

Goizean bezala, arratsaldean ere giro ezin hobean ari dira ospatzen azpeitiarrak San Inazio bezpera. Izan ere, festei hasiera emateko txupinazoa bota ondoren, ehunka lagun elkartu dira bazkalorduan plazan Marea Arroxak antolatutako herri bazkarian parte hartzeko. Bi urte zeramatzaten azpeitiarrek plazan bazkaltzeko elkartu gabe, eta gaur ez dute hutsik egin.

Arratsaldean ere izan da zer ikusia. 17:00etan, txosnagunea ireki dute Azoka Plazaren atzeko aldean, eta gazte ugarik parte hartu du han antolatutako jolasetan; elkarri puxikak puskatzen, aulki jokoan, eta ur-jolasak egin dituzte, besteak beste, guztien gozamenerako. Olazko Andre Mariaren plaza, bestalde, txikienen gunea bihurtu da arratsaldean, han Kantu Kolore taldeak emanaldia eskaini baitu. Done Jakuen, berriz, Arno ganadutegiak bigantxak eta zezenak atera ditu plazara.

Eguna iluntzear den honetan, musikak hartu du protagonismoa herrian; izan ere, Los Incansables txaranga eta Skapaie elektrotxaranga kalerik kale ibili dira. Era berean, kontzertu eta emanaldi ugari izango dira datozen orduetan. Hona hemen gaurko eta datozen egunetako egitaraua:

Uztailak 30, zapatua: San Inazio bezpera

20:00-01:00. Josu Rodriguez DJa, plazan.

22:00. Joselu Anaiak Olazko Andre Mariaren plazan.

22:00. Rude Ska taldearen kontzertua txosnagunean.

23:00. Su festa Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik, Izarraizko Atea parkean.

23:00. Bada Giro taldearen kontzertua txosnagunean.

Uztailak 31, igandea: San Inazio eguna

09:00. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren, Eltzigoko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.

11:30. Herriko agintariek ongietorria egingo diete Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kideei, Loiolan.

12:00. Meza, Loiolako basilikan. Julian Barrenetxea abesbatzak, Azketa ahots taldeak eta Parrokiako koruko kideek abestuko dute, eta Itziar Urbieta izango da organista.

12:00. Emakumeen herri kirol erakustaldia plazan, Badaiotz taldeak antolatuta.

12:30. Gauerdi txaranga kalez kale.

12:30. Arratsaldeko zezenketako zezenen aukeraketa.

12:30. Entzierro txikia Elizkaletik Done Jakue kalera (Lopene ganadutegiko zezenak), Zezen Beltzek antolatuta.

13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.

13:00. Txomingero poteoa, plazan.

15:00. Txomingero bazkaria. Ondoren, Txomingeroen kalejira.

17:30. Nire bizitza, zure dibertsioaren truke? zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plazaren aurrean, Oinatz elkarte animalistak deituta.

18.00. Zezen txikiekin jolasak Done Jakue kalean, Zezen Beltzek antolatuta.

18:30. Zezenketa, zezen plazan. Antonio Ferrera, Juan Leal eta Joaquin Galdos toreatzaileek Murteira Grave ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte.

18:30. Tio Teronen Semeak taldearen emanaldia, plazan.

19:00. Oria txaranga, Landeta auzotik abiattua.

20:00. Elektrotxufla, Alde Zaharrean.

22:00. Ithaka taldearen kontzertua, txosnagunean.

22:00. Amak taldearen kontzertua, Olazko Andre Mariaren plazan.

22:30. Eskuzko pilota partidak, Izarraitz pilotalekuan.

23:00. Su festa, Pirotecnia Caballerren eskutik, Izarraizko Atea parkean.

23:30. Los Chicos del Maiz taldearen kontzertua plazan.

00:30. Ezpalak eta Ukabil taldeen kontzertuak txosnagunean.

Abuztuak 1, astelehena: San Inazio bigarrena

09:00. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren, Eltziegoko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.

10:10. Udal ordezkariak parrokiara joango dira.

10:30. Prozesioa Alde Zaharrean.

11:00. Meza, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Julian Barrenetxea abesbatzak, Azketa ahots taldeak eta Parrokiako koruak parte hartuko dute, eta Ignacio Arakistain izango da organista.

12:00. XI. Bakailao Txapelketa, plazan.

12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera (Zelai Luze ganadutegia), Zezen Beltz taldeak antolatuta.

12:30. Arratsaldeko zezenketarako zezenen aukeraketa, zezen plazan.

15:00. Bakailao jana, Azoka Plazan.

18:00. Zezen txikiekin jolasak (Zelai Luze ganadutegia), Done Jakue kalean, Zezen Beltzek antolatuta.

18:30. Zezenketa, zezen plazan. La Palmosilla ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte Morante de la Pueblak, Daniel Luquek eta Carreterok.

18:30. Gora bihotzak ikuskizuna, plazan.

19:00. Los Pasai txaranga kalez kale.

21:30. Ziakhus & Durum Solo Karne taldearen kontzertua txosnagunean.

22:00-01:00. Oihan Vega DJaren emanaldia, plazan.

22:00. Puro Relajo taldearen emanaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.

22:00. Onki-xin taldearen kontzertua, plazan.

23:30. Asian Dub Foundation taldearen kontzertua, plazan.

01:00. J. Martina eta Maixa eta Malakias taldeen kontzertuak, txosnagunean.

Abuztuak 2, asteartea: San Inazio hirugarrena

06:00. Incansables txaranga, kalez kale.

07:00. Gaupaseroen argazkia, plazan.

Ondoren, zumba emanaldia.

07:30. Bigantxak (Marques de Saka ganadutegia), Done Jakue kalean.

08:30. Suziriekin bukatuko dira festak.