Bertanek banatu ditu saninazioetako zozketako sariak

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 29a, 17:01
Bertanen zozketako sarituak plazan.

Produktuz betetako hogei otarre, saninazioetako zezenketetarako nahiz pilota jaialdirako sarrerak zein barraketarako fitxak banatu ditu Bertanek herritarren artean.

Bertan merkatari elkarteak banatu ditu San Inazio jaien bueltan antolatutako zozketako sariak. Uztailean Bertaneko saltokietan erosketak egin dituzten herritarren artean egin du elkarteak zozketa, eta askotariko opariak banatu ditu, hala nola produktuz betetako hogei otarre, saninazioetako zezenketetarako nahiz pilota jaialdirako sarrerak zein barraketarako fitxak.