Txosnak ere, prest

Maialen Etxaniz 2022ko uzt. 29a, 13:12
Bost txosna jarri dituzte Azoka Plazaren atzeko gunean.

Bost txosna jarri dituzte txosnagunean, eta horiek bihar arratsaldean, 17:00etan, irekiko dituzte, herri bazkariaren ostean. Haujijijaik, bere aldetik, urtero bezala plazan jarri du txosna, eta hori 11:00etan irekiko dute, txupinazoaren aurretik. 

Azken egunetan lan eta lan aritu ostean, dagoeneko ia dena prest dute txosnagunean, eta Haujijijaik ere muntatu du plazan jarri ohi duen txosna. Bihar, uztailak 30, eguerdian irekiko du txosna festa herrikoen batzordeak. Hain zuzen, 11:00etan zabalduko dute postua, hamaiketakoaren unerako. 

Txosnaguneko txosnak, aldiz, 17:00etan irekiko dituzte, herri bazkariaren ostean egingo dituzten jolasetarako. Aurten bost txosna jarri dituzte Azoka Plazaren atzeko gunean, eta honako eragile hauek kudeatuko dituzte: Gaztetxeak, Itaiak, GKSk, Ikasle Abertzaleakek, Kontseilu Sozialistak, Sortuk eta Ernaik. 

Itaiak eta Haujijijaik deituta, joan zen asteartean egin zuten txosnagunean eraso matxisten aurka martxan jarritako protokoloaren aurkezpena Azoka Plazako areto nagusian.

Haujijijaiko kideak plazako txosnaren muntaketan. (Haujijijai batzordea)

Honako hauek dira datozen egunetan txosnagunean izango diren ekintzak: 

-Uztailak 30, larunbata

17:00. Txosnagunearen irekiera eta jolasak.

19:00. Kalejira Skapaie elektrotxarangarekin.

22:00. Ruse Ska taldearen kontzertua.

23:30. Bada Giro! taldearen kontzertua.

-Uztailak 31, igandea: Txomingeroen eguna

13:00. Txomingeroen poteoa plazatik.

15:00. Txomingeroen bazkaria.

Ondoren, kalejira.

22:00. Ithaka.

01:00. Ezpalak taldearen emanaldia.

02:30. Ukabil taldearen kontzertua.

-Abuztuak 1, astelehena

22:00. J Martina taldearen kontzertua.

01:00. Ziakhus eta Durum Solo Karneren emanaldia.

02:30. Maixa eta Malakias.