Barraketako hizkuntza paisaia, euskaraz

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 29a, 10:15
Udaleko, barraketako eta Uemako ordezkariak.

Jaietarako herrira etorri diren barraketako arduradunei kartelak-eta euskaratzeko zerbitzua eskaini die Azpeitiko Udalak, Uemarekin elkarlanean.

Azpeitiko Udalak, Uemaren elkarlanean, barraketako hizkuntza paisaia euskarazkoa izan dadin laguntza eskaintzen ari da herrira etorri diren tiobiboetako arduradunei. Urte guztian eskaintzen dute erakunde horiek kartelak, jatetxeetako menuak nahiz bestelako kartelak-eta euskaraz egiteko zerbitzua, eta jaietan ere eman dute horretarako aukera. Hain zuzen ere, barraketako kartelak euskarara ekarri dituzte.

Udalak gogorarazi duenez, herriko merkatariek eta ostalariek erabil dezakete euskara zerbitzua 943-81 66 99 telefono zenbakira deituta edo Azoka Plazako lehen solairuko seigarren bulegora joanda. Herriko hizkuntza paisaia euskalduntzea eta herritarrei nahiz herrian zerbitzuak eskaintzen dituztenei euskaraz aritzeko erraztasunak ematea dira zerbitzuaren xedeak.