Donostiako Klasikoak trafiko mozketak eragingo ditu bihar eguerdian

Iaz jokatu zen Donostiako Klasikoaren irudia, Munategi parean. (Andoni Elduaien)

Txirrindularitza proba aurreikusi baino ordu laurden lehenago abiatuko da Donostiako Alderdi Ederretik, eta 13:20 aldean iritsiko da lehen txirrindularia Loiolara. Handik herrigunera zuzenduko da lasterketa, eta segidan, Urrakiko mendatea gainditu beharko dute txirrindulariek.

Bihar, larunbata, Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba izango da, hiri horretako Alderdi Ederretik abiatuta. Beste urte batez, Azpeititik igaroko da tropela, GI-2634 errepidetik zehazki; hain zuzen ere, Azkoititik iritsiko dira txirrindulariak herrira.

Klasikoaren antolatzaileek ordu laurden aurreratu dute lasterketaren irteera ordua, eta lasterketa burua 13:20 inguruan espero da Loiolan, azkarrenera jota. Herrigunetik Urrakiko mendatera (2. mailakoa) zuzenduko dira txirrindulariak, eta lasterketa burua 13:35 ingururako Urraki gainean izatea aurreikusten dute antolatzaileek.

224 kilometroko bidea egin beharko dute Donostiako Klasikoan parte hartuko duten txirrindulariek. Gipuzkoaren zati handi bat zeharkatuko dute horiek; lehiaren lehen zatian, Gipuzkoako kostaldea zeharkatuko dute txirrindulariek, eta bigarrengoan, sei mendate gainditu beharko dituzte.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide