Santio eguneko erantzuna tarteko, Mixio taldeak eskerrak eman dizkie herritarrei

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 28a, 14:11
Hainbat boluntario aritu ziren Santio Egunean txekor pintxoak prestatzen plazan.

Aurtengoan, 5.450 euro bildu ditu taldeak, eta zenbateko hori Afrikako bi proiektutara zuzenduko du. Txekor erre pintxoak saldu zituzten Santio Egunean plazan.

Santio Egunean, txekor erre pintxoak saldu zituzten Mixio taldeko kideek plazan, eta herritarrei nahiz udalari eskerrak eman dizkie taldeak, jasotako erantzuna tarteko. Aurtengoan, 5.450 euro bildu ditu taldeak, eta zenbateko hori Afrikako bi proiektutara zuzenduko du: zati bat Kamerungo Douala herriko Makepe Missoke umezurztegian hainbat lan egiteko erabiliko dute, eta beste zatia, Tanzaniako Kilimanjaroko Moshi herriko eskolarentzat jangela eta okindegia lortzeko.