Margoak armatzat hartuta, hainbat haurrek jolastu dute paintballean

Ihintza Elustondo 2022ko uzt. 28a, 12:12

Azpeitiko Udalak antolatuta, paintball jolasean aritzeko aukera izango da gaurkoan, Izarraizko Atea parkean. 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara hainbat saio egingo dituzte.

Festa giroko ekintzen barruan, aisialdiko jarduerez gozatzen jarraitzen dute herriko haurrek. Izan ere, Azpeitiko Udalak antolatuta, paintball jolasean aritzeko aukera izango dute gaurkoan, Izarraizko Atea parkean. 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara hainbat saio egingo dituzte, adinaren arabera banatuta. Horietan parte hartzeko, beharrezkoa zen aurrez izena ematea.