Egin dute saninazioetan toreatuko dituzten zezenen desenkajonamentua

Maialen Etxaniz 2022ko uzt. 27a, 21:06

Ohikoa den moduan, festa egunetan toreatuko dituzten zezenak aurkeztu dituzte gaur arratsaldean Azpeitiko zezen plazan. Aurtengoan, Ana Romero, Murteira Grave eta La Palmosilla ganadutegietako zezenak toreatuko dituzte 2022ko San Inazio ferian.

Gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, egin dute 2022ko San Inazio ferian toreatuko dituzten zezenen desenkajonamentua Azpeitiko zezen plazan. Ohi bezala, saninazioetako zezenketetan ariko diren ganadutegietako zezenak aurkeztu dituzte gaurkoan. Hain zuzen, Ana Romero, Murteira Grave eta La Palmosilla ganadutegietako zezenak izango dira aurtengo protagonistak. 

Gaurkoan, Ana Romero ganadutegiko zezenak erakutsi dituzte aurrena; ondoren, La Palmosilla ganadutegikoak eta, azkenik, San Inazio egunean arituko diren Murteira Grave ganadutegikoak. 

Urtero bezala, ikusmina sortu du desenkajonamentuak, eta jende ugari bertaratu da zezen plazara. Udal Musika Banda arduratu da desenkajonamentua musikaz girotzeaz. 

Honako hauek dira 2022ko saninazioetako zezenketetan ariko diren toreatzaileak eta ganadutegiak:

Uztailaren 30a, San Inazio bezpera

  • Toreatzaileak: Sergio Serrano, Alvaro Lorenzo eta Alejandro Marcos.
  • Ganadutegia: Ana Romero.

Uztailaren 31, San Inazio eguna

  • Toreatzaileak: Antonio Ferrera, Juan Leal eta Joaquin Galdos.
  • Ganadutegia: Murteira Grave.

Abuztuaren 1a, San Inazio bigarrena

  • Toreatzaileak: Morante de la Puebla, Daniel Luque eta Diego Carretero.
  • Ganadutegia: La Palmosilla.