Gazte Informazio Bulegoa itxita izango da irailera arte

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 27a, 11:35

Irailean zabalduko dituzte bulegoaren ateak berriz ere. Bestalde, Udaleko Gazteria Sailak eskerrak eman dizkie udaleku irekietan parte hartu duten herritar guztiei.

Udako oporrak direla eta, bihartik aurrera itxita izango da Sindikatu Zaharrean kokatuta dagoen Gazte Informazio Bulegoa. Irailean zabalduko dituzte bulegoaren ateak berriz ere.

Udaleku irekiak ere bukatu dira dagoeneko, eta Udaleko Gazteria Sailak eskerrak eman dizkie horietan parte hartu duten herritar guztiei.