Gurutze Gorriko kideek sexu transmisio bidezko gaixotasunak prebenitzeko materiala banatuko dute abuztuaren 1ean

Jai seguruak sustatzeko Ez da zuregatik, niregatik da. Ez dago aitzakiarik. Erabili babesa zure harremanetan sentsibilizazio kanpaina martxan du erakundeak. Giza Inmunoeskasiaren Birusa (GIB) eta hiesa nahiz sexu transmisio bidezko infekzioak prebenitzeko materiala 10:30etik 13:30era banatuko dute plazaren inguruan.

Gurutze Gorriko boluntarioek Giza Inmunoeskasiaren Birusa (GIB) eta hiesa nahiz sexu transmisio bidezko infekzioak prebenitzeko materiala banatuko dute San Inazio bigarrenean herrian, plazaren inguruan. Jai seguruak sustatzeko Ez da zuregatik, niregatik da. Ez dago aitzakiarik. Erabili babesa zure harremanetan sentsibilizazio kanpaina martxan du erakundeak, eta horren barruan egingo dute material banaketa 10:30etik 13:30era bitartean.

Herritarrei hainbat gaixotasun prebenitzeko materiala banatuko diete Gurutze Gorriko kideek, batez ere "gazteei", hala nola kondoiak, latexezko hesiak eta lubrifikatzaileak. "Helburua da gazteak sexu harremanetan prebentzio materiala erabiltzeak duen garrantziaz kontzientziatzea". Gurutze Gorriarentzat "funtsezkoa" da sentsibilizazioan eragitea eta harreman ez seguruek sor ditzaketen arriskuez jabetzea.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide