Asier Plazaola 'Pepo': "Lan asko eskatzen duen laborantza da lupuluarena'

Maialen Etxaniz eta Anartz Izagirre 2022ko uzt. 27a, 14:00

Lupulu ekoizlea da Asier Plazaola Pepo azkoitiarra, eta Berrosueta baserriaren inguruko lursailetan, Otzakan nahiz Txerloi inguruan ditu landareak. Uneotan, aurtengo uzta jasotzeko zain dago. Plazaola duela hiru urte inguru hasi zen laborantzarekin, eta oraingoz inguruko garagardogileei saltzen die Pepo’s Hops markako lupulua. Proiektuaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko harekin elkartu da Erlo Telebista Berrosuetako lursailetan.