Azken bideo-kronika egin du Oier Ibargurenek, Uztarriaren Pourrako saridunak zorionduta

Erredakzioa 2022ko uzt. 26a, 17:20

Igandean amaitu zen 2022ko Frantziako Tourra, eta Oier Ibargurenek gaur egin du azken bideo-kronika. Txirrindulari azpeitiarrak Tourreko sailkapen orokorra nola gelditu den azaltzeaz gain, Uztarriaren Pourran lehen postuetan sailkatu diren herritarrak zoriondu ditu. Era berean, Uztarria.eus-en haren kronikak ikusi dituzten lagunak agurtuz amaitu du Oier Ibarguren frenoikpe bideo sorta.