Asteartean egingo diote ebakuntza Unai Alberdiri

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 26a, 17:08
Unai Alberdi.

Joan zen uztailaren 11n eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen azpeitiarrak. Asteartean Gasteizen egingo dio ebakuntza Mikel Sanchez medikuak. Denbora luzea egon beharko du Alberdi anaietan gazteenak kantxetatik kanpo.

Duela bi aste eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen Unai Alberdi pilotari azpeitiarrak, eta datorren asteartean egingo diote ebakuntza Gasteizko Vithas Vitoria ospitalean. Mikel Sanchez medikuak egingo dio ebakuntza, eta errekuperatu bitartean, azpeitiarrak denbora dezente igaro beharko du kantxetatik kanpo.