Philippsenek biribildu du festa

Andoni Urbistondo (Aiurri.eus) 2022ko uzt. 24a, 21:01
Pogacar, Vingegaard eta Van Aert, 2022ko Tourraren azken etapan.

Historiako Tour onenetakoa bukatu da, Vingegaarden garaipenarekin; Pogacar eta Geraint Thomas izango ditu lagun podiumean.

Bukatu da Tourra, eta triste gaude. Historiako onenetakoa izan da, eta gozamena izan da hiru astez proba jarraitzea. Historiako azkarrenetakoa, ikusgarrienetakoa. Baita azken etapa ere, bukaera ederra izan baitu. Ezusteko garailearekin, edo ez hainbeste, Jasper Phillipsen indartsu iritsi baita Tour bukaerara. Alpecineko ziklistak hanka batekin irabazi du esprinta, Bike Exchangeko bideratzaileek kale egin dutelako. Groenewegen esprinterra 300 metroren faltan utzi dute buruan, haizearen kontra, eta azkar ikusi da nekeak jango zuela. Philippsenek maisuki hartu dio gurpila, eta akabatu egin du Groenewegen helmugatik 150 metrora, garaipen ederra lortzeko. "Bizitza oso bateko garaipena da", esan du Philippsenek etapa bukaeran.

Eta kitto. Bihar... Bihar Ordiziako klasikoa, Tourrik ez. Beno, puntuen banaketa. Hurrengo hitzordua abuztuaren 19an, Vueltarekin.