Uztaileko odol ateraldia egingo dute bihar

Mailo Oiarzabal 2022ko uzt. 26a, 09:01

17:00etatik 21:00etara ariko dira odola ateratzen Parrokiaren Soreasuko lokalean, baina joateko asmoa dutenek aurrez hartu behar dute hitzodua, telefonoz, gaur arratsaldean edo bihar goizean.

Uztaileko azken asteazkena izango da bihar, eta Odol Emaileen Elkarteak hileroko ohiko hitzordua jarri du biharko.

Ohiko tokian eta ohiko ordutegiarekin egingo dute uztaileko odol ateraldia: Parrokiaren Soreasuko lokalean, 17:00etatik 21:00etara. Odola ematera joan nahi duten herritarrek, ordea, aurrez hartu behar dute txanda; horretarako, 943-00 78 84 telefono zenbakira deitu beharko dute gaur arratsaldean, 15:00etatik 20:00etara, edo bihar goizean, 08:30etik 14:00etara.