Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek irabazi dute Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa

Kris Fernandez 2022ko uzt. 25a, 09:37

Zazpi bikote lehiatu ziren atzo Errenterian jokatu zen txapelketan. Bigarren postua Katerin Artolak eta Iker Belintxonek eskuratu zuten, eta hirugarren postua, berriz, Maren Galvez eta Endika Osak osatutako bikotearentzat izan zen.

Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek osatutako bikoteak irabazi du Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa. Zazpi bikote lehiatu ziren atzo, igandea, Errenterian jokatu zen txapelketan, horietatik lau Azpeitiko dantzariek osatutakoak.

Hala, Bastidak eta Uzkudunek eskuratu zuten lehen postua, bigarren postua Katerin Artolarentzat eta Iker Belintxonentzat izan zen, eta hirugarren postua, berriz, Maren Galvez eta Endika Osak osatutako bikotearentzat izan zen. Elaia Elortza eta German Aranburu azpeitiarrek, aldiz, laugarren postua eskuratu zuten.