Bukatu da Pourra'2022

Erredakzioa 2022ko uzt. 24a, 20:57

Iñigo Kortak (Ridikuloik Ez 2 taldearekin) irabazi du Uztarriaren Tourreko aurtengo porra. Ander Agirre (Lo que el ojo no ve) izan da bigarrena, eta Aritz Azpiazu (Aritzazpi 7) hirugarrena. Beste hamasei taldek ere jasoko dute saria. Sari banaketa datorren zapatuan izango da, uztailaren 30eam, San Inazio bezperarekin, 20:00etan, Uztarriaren tonbolan (Erdikale, 2).

Gaur, uztailak 24, Jasper Philipsenek Parisen lortutako garaipenarekin, bukatu da 2022ko Frantziako Tourra. Horrenbestez, Uztarriaren Pourra ere bukatu da. Frantziako lasterketan Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) izan bada nagusi, Pourra'2022n sari nagusia Iñigo Kortarentzat izan da, Ridikuloik Ez 2 taldearekin. Aurtengo Pourraren podiumean bigarrena Ander Agirre izan da, Lo que el ojo no ve taldearekin, eta hirugarren saria Aritz Azpiazuk jasoko du, Aritzazpi 7 taldearekin.

Pourra'2022k 271 apustu izan ditu, inoiz baino gehiago. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue, osorik.

Sarituak eta sariak

Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamasei sari ere banatu ditu Uztarriaren Pourrak aurten. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 1.626 euro, Ridikuloik Ez 2, Iñigo Korta.
  • 2.goak: 1.084 euro, Lo que el ojo no ve, Ander Agirre.
  • 3.goak: 542 euro, Aritzazpi 7, Aritz Azpiazu.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Puila, Josu Etxabe.
  • 5.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian, Argixenekuk, Joseba Arrizabalaga.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Uzturre, Maitane Elduaien.
  • 25.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan, Ridikuloik ez 1, Iñigo Korta.
  • 39.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan, Aupa Zubeldia!, Iñaki Olaizola.
  • 50.goan: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri tabernan, Kinttela, Xabier Azpillaga.
  • 69.goak Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Txabolakuek, Xabat Manzisidor.
  • 105.goak: Erreka Bike-n oparia, Chimo Bayo HuHa, Jon Otaegi.
  • 122.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Roberto Taxistie, Xabier Zubizarreta.
  • 133.goak: Igerilekurako bonu bat, Alperrak, Eneko Alberdi.
  • 144.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Txipillo, Aitor Aramendi.
  • 180.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Juana Mari Politte, Jon Lizaso.
  • 205.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Garrotia-Team, Mikel Arsuaga.
  • 240.goak: Igerilekurako bonu bat, Ferreteria Garcia, Markos Villanueva.
  • 252.goak: Ziklos Beniren oparia, Fito, Iñigo Saizar.
  • 271.goak: Tiobiboetarako txartelak, Litxua, Iñigo Larrañaga.

Sari banaketa, San Inazio bezperan

Ohiko data, ordua eta tokia berreskuratuko ditu aurten Pourraren sari banaketa ekitaldiak: datorren zapatuan izango da, uztailaren 30eam, San Inazio bezperarekin, 20:00etan, Uztarriaren tonbolan (Erdikale, 2).

Saria irabazi dutenak (edo horien ordezkariren bat) ekitaldira joan beharko dira, bakoitzari dagokion saria jasotzera. Joan ezin dutenek, aurrez jakinarazi beharko diote Uztarriari; bestela, saririk ezingo dute jaso sari banaketaren ondoren.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

2022ko Pourran txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.

Horren arabera, aurtengo talde idealak 2.583,60 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 353,20 gehiago.