Harrera beroa egin diote Sare Bizikleta Itzuliari

Erredakzioa 2022ko uzt. 23a, 20:01

Sare Bizikleta Itzuliaren bigarren etapa Azpeitian amaitu da, eta harrera beroa egin diete herritarrek. Itzulia Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) hasi zen atzo eta Donostian amaituko da bihar.

Sarek antolatutako bizikleta itzuliaren bigarren etaparen amaiera Azpeitian izan da gaur, larunbata, eta azpeitiarrek harrera beroa egin diote itzulian parte hartzen ari diren txirrindulariei. Bizikleta itzuliarekin bat egiteko hitzordua 17:15ean izan da, Etxe Zuri aurrean, eta handik Danonako biribilgunera joan dira azpeitiarrak bizikletaz. Handik, herrira sartu dira eta harrera egin zaie 19.00etan, plazan. Ekitaldiaren ondoren, parrilladaz eta txotxaz gozatzeko aukera izan dute. 22:00etan, berriz, Kilimak taldearen kontzertua izango da, Perez Arregi plazan. 

2022ko Sare Bizikleta Itzulia Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) hasi zen, atzo, ostirala, eta Donostian amaituko da bihar, igandea. Hiru etapaz osatutako itzulia izango da, beraz, eta bigarren etapa izan da Azpeitian amaitu dena.

Hona hemen Sare Bizikleta Itzulia Azpeitian sartzen, bideoan: