Judo erakustaldia egin dute Kodaore klubeko kideek

Kris Fernandez 2022ko uzt. 22a, 20:34

Santio festen atarian, eta azken urteetan egin bezala, Kodaore judo klubeko kideek erakustaldia eskaini dute gaur, ostirala, plazan.

Azken urteetan egin bezala, ikasitakoa plazaratu dute gaur, ostirala, Kodaore judo klubeko haur, gazte eta helduek. Herritar ugari geruratu da plazara, 19:00etarako, judo ikasleen abileziak ikustera. Eguraldia lagun,festen atariko asteburu honetarako antolatutako egitarauaren barruan eskaini dute erakustaldia Kodaoreko kideek.