Irailaren 1era arte itxita egongo da Emakumeen Txokoa

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 23a, 08:45
Emakumeen Txokoaren kanpoaldea.

Gaurtik izango da itxita gunea, udako oporrak tarteko. Irailaren batean berreskuratuko du ohiko jarduna.

Gaurtik irailaren 1era bitartean itxita egongo da Emakumeen Txokoa. Udako oporraldia dela eta, itxiko dute gunea, eta beraz, aste horietan ez du ohiko zerbitzurik eskainiko.