Amets eta Alaia Amubieta anai-arrebak, bikote gisa dantza txapelketetan murgilduta

Bikote gisa dantza txapelketetan parte hartzen hasi dira Amets eta Alaia Amubieta azpeitiarrak. Anai-arrebak dira, eta betitik izan dute harremana euskal dantzekin; izan ere, biak dira dantza soltean aritutakoak. Dantzak elkartu ditu berriro, eta txapelketetarako prestatzen dabiltza. Haiekin elkartu da Erlo Telebista Azpeitiko kiroldegian, hasi berri duten abenturaren inguruan gehiago jakiteko asmoz. Igandean dute hurrengo hitzordua: Gipuzkoako Dantza Solte Txapelketa. 

Anai-arrebak dira Amets eta Alaia Amubieta, eta orain baita dantza solteko bikotekideak ere. Urte luzez dantzan aritutakoak dira biak. Ametsek ibilbide oparoa du, eta sari ugari eskuratutakoa da. Azken urteetan Larraitz Larrañaga izan zuen dantzako bikotekide. Alaiak, bere aldetik, duela hamaika urte inguru utzi zuen zaletasuna. Orain, dantzak elkartu ditu berriro, eta txapelketetan parte hartzen hasi dira jada. Igandean Gipuzkoako Dantza Solte Txapelketa jokatuko dute, eta urrian izango den Euskal Herriko sariketara iristea dute helburu.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide