Pogacarren hirugarrena Peyragudesen, Vingegaard denbora berean, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2022ko uzt. 20a, 17:29

Tadej Pogacarrek irabazi du Saint-Gaudens eta Peyragudes arteko etapa, Tourreko hamazazpigarrena. Azken bi edizioetako irabazleak eta sailkapeneko egungo bigarrenak aurtengo hirugarren garaipena lortu du Pirinioetako bigarren etapan, baina ez du lortu Vingegaard liderra atzean uzterik; esloveniarraren gurpilean sartu da helmugan maillot horia, denbora berarekin.

Uztarriaren Pourran ere tinko eusten diote lehen postuetan dabiltzanek, eta Markexa taldeak jarraitzen du guztien buruan. Gaurko etaparen emaitzekin eguneratuta, honela daude behin-behinean taldeen sailkapena eta saridunena.