Houle garaile Foixen, eta Pourraren sailkapena eguneratuta

Erredakzioa 2022ko uzt. 19a, 17:29

Azken astean sartu da Frantziako Tourra, eta harekin, baita Uztarriaren Pourra ere. Gaur, Pirinioetako hiru etapen lehendabizikoarekin, osatu dute txirrindulariek hamaseigarren etapa, Carcasona eta Foix artean. Hugo Houle kanadiarra izan da irabazlea, helmugara bakarrik iritsita. Sailkapeneko goikaldeko txirrindularien artean, Bardet eta Yates gainerakoengandik atzeratuta iritsi dira gaurkoan.

Pourraren sailkapenean, berriz, Markexa taldeak jarraitzen du lehen postuan; ondoko loturetan ikus daitezke taldeen eta saridunen behin-behineko sailkapenak.