Sutea izan da Loiolako Inazio Hiribideko etxebizitza batean

Ihintza Elustondo 2022ko uzt. 18a, 19:36

18:45 aldera sua piztu da etxebizitza horretako sukaldean, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan dute itzaltzera. Dagoeneko itzali dute sua eta ez da inor zauritu. 

Loiolako Inazio Hiribideko hemeretzigarren zenbakidun portaleko etxebizitza batean sutea izan da arratsaldean. 18:45 aldera piztu da sua etxebizitza horretako sukaldean, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan dute itzaltzera. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, dagoeneko itzali dute sua eta ez da inor zauritu.