Danbayan batukada taldeak Alde Zaharra girotu du

Nerea Uranga 2022ko uzt. 17a, 08:00
Goiko kalean hasi zuen ibilbidea Danbayan batukada taldeak. (Argazkia: Nerea Uranga)

Batukada emanaldia eskaini zuen atzo iluntzean herriko kaleetan, 20:00etatik aurrera, Danbayan batukada taldeak.

Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak antolatuta, batukada emanaldia izan zen atzo iluntzean Alde Zaharreko kaleetan. 20:00etatik aurrera, Goiko kalean hasi eta kalerik kale ibili zen Bilboko Danbayan taldea.