Udako lehen musika printza, osorik entzuteko eta ikusteko

Urtzi Oteiza 2022ko uzt. 16a, 08:59

Udako musika printzak egitasmoak gaur izango du azken hitzordua: Irungo Iga gazteen abesbatzak kontzertua emango du parrokiako Bakardadearen kaperan, 19:30ean. Uztarria.eus-en eta Erlo Telebistan egitasmoaren hiru kontzertuak ikusteko eta entzuteko aukera izango da. Ignacio Arakistainek, Garazi Navasek eta Maria Martinek joan den uztailaren 8an Garbitokian eskaini zuten kontzertua izan zen musika zikloaren lehen printza, eta bideo honetan ikus daiteke, osorik.

Emanaldi haren argazki bilduma eta kronika ere ikusi eta irakur daitezke webgune honetan.