Unai Alberdik eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi du

Mailo Oiarzabal 2022ko uzt. 14a, 14:13
Unai Alberdi. (Baiko Pilota)

Joan den astelehenean hartu zuen min pilotari azpeitiarrak, Iruñeko Labriten, eta gaur eman du lesioaren nolakoaren berri Baiko enpresak.

Unai Alberdi kantxetatik kanpo ibiliko da denbora luzez. Pilotari azpeitiarrak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi duela baieztatu berri du Baiko enpresak. Ebakuntza egingo diote Alberdi II.ari lesio larri hori konpontzeko, eta orain kirurgiaren aurreko errehabilitazioari ekingo diola zehaztu du enpresak.

Joan den astelehenean hartu zuen min Alberdi anaietan gazteenak, Iruñeko Labrit pilotalekuan, Imaz bikotekide zuela Victorren eta Tolosaren kontra jokatzen ari zela.