Erabakita daude Gaztetxearen futbito txapelketako finalak

Mailo Oiarzabal 2022ko uzt. 13a, 08:38

Txifor eta Ekuprix taldeek jokatuko dute Ligako finala, eta Dandelionek eta Sarraskik, berriz, Kopakoa. Ostiralean izango dira finalak, plazan, Gaztetxearen XVII. urteurrenaren ospakizunen barruan; 20:00etan hasiko da Kopako finala, eta 21:00etan Ligakoa.

Gaztetxeak euskal presoen alde antolatutako futbito txapelketa azken txanpan da. Hamasei talde lehiatu dira txapelketa horretan. Maiatzaren 9an ekin zioten txapelketari, herenegun eta atzo jokatu zituzten Ligako zein Kopako finalaurrekoak, eta finalak erabakita daude.

Txifor eta Ekuprix taldeek jokatuko dute Ligako finala. Herenegun, Txiforrek 2 eta 0 irabazi zion finalaurrekoa Txulue taldeari; atzo, berriz, 2 eta 1 nagusitu zitzaion Ekuprix Txominekuek taldeari. Kopari dagokionez, Dandelion eta Sarraski taldeek neurtuko dituzte indarrak finalean. Finalaurrekoetan, Dandelionek 3 eta 1eko emaitzarekin kanporatu zuen herenegun Kortzo taldea; eta atzo, Sarraskik 7 eta 3 irabazi zion Txarazpikuari.

Ostiralean izango dira finalak, plazan, Gaztetxearen XVII. urteurrenaren ospakizunen barruan; 20:00etan hasiko da Kopako finala, eta 21:00etan Ligakoa. Futbito txapelketaren sari banaketa, ordea, zapatuan egingo dute, bazkalondoan.