Josu Albero, Flandriako Aberri Egunean

Mailo Oiarzabal 2022ko uzt. 12a, 15:59
Josu Albero atzo, Bruselan, Flandriaren Aberri Eguneko ekitaldian hitza hartzen. (ICEC)

Atzo ospatu zuten Vlaanderen Feest, eta ICEC-Euskal Herria ordezkatuz hitza hartu zuen Bruselan egin zuten ekitaldi politikoan Naziogintza Taldeko kideak.

Atzo, uztailaren 11n, Flandriako Aberri Eguna izan zen. Vlaanderen Feest deritzona ospatu zuten flandriarrek, eta hango eragileek gonbidatuta, Euskal Herriko ordezkariek ere parte hartu zuten Bruselan egin zuten ekitaldi politikoan.

Josu Albero izan zen ekitaldi horretan hitza hartu zuten gonbidatuetako bat. ICEC-Euskal Herria ordezkatu zuen, hain zuzen, Naziogintza Taldeko kide azpeitiarrak.