Artilea bilduko dute datorren astelehenean Anardi industrialdean

Anardin egindako artile bilketa bateko irudia. (Landaola)

Artilea eraman nahi dutenek aurrez hitzordua eskatu beharko dute, 627 45 23 97 telefonora deituta. Lasaoko Anardi industrialdearen ondoko aparkalekuan egingo dute bilketa.

Uda sasoiko artile bilketa ekainaren 29a eta uztailaren 27a bitartean egingo du Landaola Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak, eta Azpeitian datorren astelehenerako, uztailak 18, jarri dute hitzordua. Lasaoko Anardi industrialdearen ondoko aparkalekuan egingo dute bilketa, eta artilea eraman nahi dutenek aurrez hitzordua eskatu beharko dute, 627 45 23 97 telefono zenbakira deituta. Bilketaren egunean ordainagiria aurkeztu beharko dute herritarrek.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide